Gatza nork botako zain

Zalantzaz beteriko txapelketa izango da aurtengo buruz burukoa.

Zalantzaz beterikoa, eta aukeraz ere bai. Besteak beste, azken urteetan ohikoak ziren pilotari batzuek ez baitute jokatuko, eta ematen baitu beste pare baten parte hartzea ere kolokan dagoela. Txapelketaren aurkezpen ekitaldia atzo egin zuten, Gesaltza Añanan, Araban, gatzari esker hain ezaguna den herrian. Izenei erreparatuta, Rezustak, Zabaletak eta Peña II.ak ez dute jokatuko, eta beste bi faborito ere larri dabiltza fisikoki: Ezkurdia eta Laso, iazko txapeldunordea eta txapelduna. Hortaz, batzuek zalantza ikusiko duten tokian, besteek urrutira iristeko aukera ikusiko dute. Bihar abiatuko da lehiaketa, Lekeition (Bizkaia), Urrutikoetxearen eta Elordiren arteko partidarekin, eta finala ekainaren 4an izango da, Bilbon. Buruz burukoa gatza nork botako dion zain dago jada.

+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1872/021/001/2023-04-06/gatza-nork-botako-zain.htm.

Previous Post
Zabaleta y Rezusta se caen del Manomanista
Next Post
Gatz erreserbak justuan direla ekingo diote aurtengo Buruz Burukoari