Gazteenaren hankak arinago

Peio Etxeberria, pilota jotzear, atzean Oinatz Bengoetxea dela, atzo, Balmasedan

P. Etxeberriak 22-8 irabazi dio Bengoetxea VI.ari, Lau eta Erdiko final-laurdenetako ligaxkako partidan. Hasieratik joan da aurretik

Berria. Partidaren erritmoa nork jartzen duen, huraxe izaten da demaren jabea. Horretarako, pilotari abiadura ematea aldagai garrantzitsuenetarikoa izan ohi da. Bada, Peio Etxeberria, distira handirik egin gabe ere, aise nagusitu zitzaion atzo Oinatz Bengoetxeari, Balmasedan (Bizkaia), Lau eta Erdiko final-laurdenetako ligaxkako partidan: 22-8. 23 urteko pilotaria arin eta bizi ibili zen kantxan, eta dohain horiek gogotik egin zioten min 37 urteko leitzarrari. Garaipen horrekin finalerdietarako urrats handia egin du Zenozkoak.

Gehiago irakurri.

Etiquetas / Etiketak: ,
Aurreko bidalketa
Peio Etxeberriak Bengoetxea gainditu du (8-22)
Hurrengo bidalketa
Tolosa cierra la jornada de cuartos
Menua