Altuna III.a-Imaz, sailkapeneko liderrak, Ezkurdia-Mariezkurrena II.aren aurka arituko dira ostiral gauean
Trenen talka Getariako Sahatsagan ostiral gauerako. Altuna III.a eta Imaz, Masters CaixaBankeko buruak, lehiaketako bikote gogokoenetako bati, Ezkurdia eta Marirezkurrena II.ari, egingo diote aurre.
Ostiraleko gaueko jaialdia maila handiko binakako batekin hasiko da. Egiguren V.a eta Erostarbe aurrez aurre Salaberria eta Tolosa. Ezkurdia eta Altuna III.aren arteko borroka sutsuaren lekukou nahi duten guztiek Getariako Turismo Bulegoan edo www.entradasfronton.com -en eskura ditzakete sarrerak.