Gogoangarria izan daiteke

Mikel Urrutikoetxea pilota bat probatzen iragan ostegunean Bilboko Bizkaia pilotalekuan eginiko aukeraketan. Atzean Iker Irribarria ageri da

Iker Irribarriaren kolpe biziak eta Mikel Urrutikoetxearen defentsa handiak topo egingo dute gaur, Bilbon, buruz buruko finalean. Txapeldun izandakoak dira biak, eta ez dago faborito argirik

Berria. Pilotazaleak bideo grabagailua prest izan behar du gaur. Hori, klasikoa bada. Teknologia berriekin ondo moldatzen bada, aldiz, ordenagailuko memoria edo USB on bat eskura izatea komeni. Izan ere, Mikel Urrutikoetxeak (Zaratamo, Bizkaia, 1989) eta Iker Irribarriak (Arama, Gipuzkoa, 19996) buruz buruko finala jokatuko dute gaur Bilbon (17:30, ETB1), eta biek euren onena ematen badute, partida gogoangarria izan daiteke, ondo gordeta izateko modukoa. Egungo buruz buruko bi espezialista onenak dira, eta Bizkaia pilotalekuan egingo dute topo.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Irribarria, Urrutikoetxea
Previous Post
El camino de baldosas amarillas
Next Post
Irribarria, campeón del Manomanista