Hautagai sendoa da

Joseba Ezkurdia, atzo irabazitako partida amorruz ospatzen, Labrit pilotalekuko kantxan

Ezkurdia distirarik gabe, baina lan serioa eginda sailkatu da buruz burukoaren finalerdietarako. Jakak hamar huts garbi egin ditu

Berria. Hortzak eta ukabilak estutu, eta oihu ozen bat Labriteko zalapartaren erdian. Joseba Ezkurdiak horrela ospatu zuen atzoko partidako garaipena. Erik Jaka agurtu ondoren egin zuen, kantxan bertan, eta segundo bateko barne hausnarketaren ondoren. Arbizukoak pisu bat gainetik kendu berri zuen. Emaitza ikusita (22-14), gehiegizko erreakzioa zirudien; partida ikusita, berriz, ulerterraza. Erik Jakak estu hartu zuelako, eta, batzuetan, gorriak ikusarazi zizkion. Ezkurdiak, baina, kantxan hobeto egoten jakin zuen, eta, batez ere, opari gutxiago egin zituen. Garaipenari esker, buruz buruko txapelketako finalerdietarako sailkatu da, eta gaur jakingo du zein den hurrengo aurkaria, Bilbon, Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Urrutikoetxeak jokatuko duten partidan.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, jaka
Previous Post
Irribarria destrona al campeón
Next Post
El navarro Ioseba Ezkurdia no da opción a la sorpresa en el Manomanísta y elimina a Jaka en el Labrit