Hezetasuna tarteko, bertan behera gelditu da Beotibarren jokatzekoa zen jaialdia

Beotibarren jokatutako partida bateko artxiboko irudia

Datorren astelehenean egingo dute bertan behera gelditutako jaialdia, Beotibarren bertan. Atzoko jaialdirako sarrera zeukaten eta etzi joaterik izango ez duten zale horiei, berriz, dirua itzuliko zaie.

Pilota partidarik ikusi gabe itzuli dira etxera Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekura bildu diren zale guztiak. Hezetasuna dela eta, bertan behera gelditu dira jaialdiko partida guztiak; nola ez, baita Binakako Txapelketari zegokion partida ere. Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisu, eta Iker Larrazabal eta Jon Mariezkurrena ziren elkarren aurka jokatzekoak, baina kantxa ere ez dute zapaldu. Antolakuntzak adierazi duenez, dena ondo bidean etzi jokatuko da partida, astelehenez, Beotibarren bertan (16:30).

Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/hezetasuna-tarteko-bertan-behera-gelditu-da-beotibarren-jokatzekoa-zen-jaialdia_2134624_102.html.

Previous Post
Darío juega en Pamplona
Next Post
Afianzar o corregir el comienzo