«Hunkigarria izan zen Erik eta biok berriz elkartu ginen eguna»

Bihar ekingo zaio berriro esku pilota profesionaleko lehiari, Eibarren, hiru hilabete pasatxoko etenaldia izan eta gero. Jose Javier Zabaleta «irrikan» dago berriz ere jokatzeko. Txapelketa berria «ideia ona» dela dio

Berria. Gaur goizean aurkeztuko dute Bilbon, Bizkaia pilotalekuan, EPEL Eskuzko Pilota Enpresen Ligako Binakako torneoa. Txapelketa berri horrek emango dio hasiera esku pilota profesionalaren kirol jardunari, koronabirusagatik hiru hilabete eta erdiko etenaldia izan eta gero. Bihar ekingo diote lehiari, Eibarren (Gipuzkoa), Astelena frontoian. Zeanuri (Bizkaia) —ostiralean—, Bilbo —larunbatean— eta Irun (Gipuzkoa) —uztailaren 1ean— izango dira hurrengo jokalekuak. Zortzi bikote ariko dira, eta Aspe eta Baiko pilotariak nahastuta ariko dira. Halaxe egingo dute uda osoan. Jose Javier Zabaletak (Etxarren, Nafarroa, 1991) ez du jokatuko Eibarren, Aspek Jokin Altunaren eta Joseba Ezkurdiaren alde egin baitu estreinakorako. Ez daki nor izango duen bikote. «Begi onez» ikusten du. «Garai ona da gauza berriak probatzeko».

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Zabaleta
Previous Post
Joseba Ezkurdia y Jokin Altuna dan fuste al regreso
Next Post
Los pelotaris vuelven a su hábitat