Ikasturte amaierako festa

Bengoetxea VI.a eta Rezusta batera ariko dira Masters torneoan. Hilaren 28, 29 eta 30ean jokatuko da, Iruñean. Sanmateoetan jakingo da azken aurrelari eta atzelaria zein izango diren

Berria. «Masters torneoa luzerako etorri da, urtero jokatua izateko. Udako torneorik garrantzitsuena izango da». Iñaxio Errandonea Aspeko zuzendari komertzialak argi hitz egin zuen atzo udako pilota egutegiko azkeneko torneo berriaz. Aurten, hilaren 28an, 29an eta 30ean jokatuko da, Iruñean, eta Enpresen Ligako sailkapeneko lau aurrelari eta lau atzelari onenek parte hartuko dute. Horren harira, dagoeneko jakina da Oinatz Bengoetxeak eta Beñat Rezustak bikotea osatuko dutela, matematikoki ziurtatu baitute sailkapeneko onenak izango direla postu bakoitzean.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Master, Masters
Previous Post
‘Jaula’ femenina en Huarte
Next Post
Oinatz-Rezusta, pareja en el Master Codere