Iker Irribarria, kaiolan ere eroso sentitzeko lanean

Iaz txapelketari muzin egin ostean, ondo prestatuta eta hobetzen jarraitzeko esperantzaz dago aramarra

Gara. Profesionaletan kokatzeko ia astirik gabe, pilotari batek jantzi dezakeen txapelik desiratuena jantzi zuen Iker Irribarriak 19 urte baino ez zituela. Garaipenaren aparretan zela irabazi zuen baita, Beñat Rezustarekin batera, Binakakoa. Bitsak, ordea, indarra galdu zuen eta azken hilabeteotan pilotaren beste aldea ere ezagutu, 22. kartoitik urrun egoterena, alegia. Astearte gauean, baina, Sorian eten zuen bolada txarra, San Saturio Torneo irabazita. Soriakoa uda bete-beteko lehia ez den arren, mota honetako bere lehen txapelketa irabazi zuen Aramakoak, aurreko bost finalak galdu ostean. Orain, azkenaldian egindako lanari esker, kaiolan ere erosoago sentitu nahiko luke hastear den Lau eta Erdiko txapelketan.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Irribarria
Previous Post
Eta, bat-batean, beterano
Next Post
Basauri se cita con la Euskal Copa de mano