Ilunpetik erakusleihora

Alberdi eta Egigurenen finalerdien atarian itxaropentsu agertu da haien teknikari izandako Josu Uzkudun

Gara. «Orain arte hori esaten aritzen ginen, Azpeitian Herriartekoan-eta oso emaitza onak lortzen genituela, baina ez zegoela gazteentzat erreferentzia bat profesionaletan eta orain, bat-batean, bi izatea, oso pozgarria da eta, aldi berean, gazteak frontoira eta pilotara animatzeko, oso ona». Mintzo dena Josu Uzkudun da, Azpeitiko Ilunpe klubeko pilotari eta arduraduna, bere taldean hezitako bi pilotarik, Jon Alberdik eta Mikel Egigurenek, Promozio mailako Lau eta Erdiko finalerdiak jokatuko dituztela jakin eta biharamunean. Urtetan «Azkoitiko toreroaren» zama bizkarrean jasan behar eta gero, gauzak erabat aldatu dira, gaur egun xapuena baita pilotari harrobirik oparoenetako bat.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: egiguren v
Previous Post
Vivir en la frontera
Next Post
Larga y próspera vida al Kurpil Kirolak