Iñaki Artolak galdu ondoren, Jokin Altuna izango da finalerdietan eskualdeko ordezkaria

Altuna III beste partidan

Iñaki Artola ez da binakako txapelketaren finalerdietan egongo, Mariezkurrena II.a lagun, Labriten 22-21 galdu ondoren, Ezkurdia-Galartzaren aurka.

Tolosaldeko Ataria. Dena eskura zuen Iñaki Artolak, Ataunen Irribarria-Zabaletak irabazi ondoren. Finalerdietan egoteko nahikoa zuten euren partida irabaztea Labriten. Baina presioak lotuta ibili da alegiarra, eta ezin izan du 22ra iritsi. Binakako Txapelketaren lehen ligaxkako azken jardunaldia jokatzen ari dira asteburu honetan. Hiru partida erabakigarritatik bi gaur jokatu dira, Labriten eta Ataunen. Jokin Altunak bihar jokatuko du Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Alegiarra edo amezketarra, bietako batentzat bakarrik zegoen lekua finalerdietan. Biek irabaziz gero, Atauneko emaitzak erabakiko zukeen finalerdietako laugarren bikotea. Irribarria-Zabaletak irabaztea Artolarentzat onura; Victor-Albisu 22ra iristea Altuna III.aren alde.

Gehiago irakurri

Previous Post
22-21: Ezkurdia y Galarza llevan a Altuna y Martija a las semifinales
Next Post
Irribarria y Zabaleta remontan un 17-10 frente a Víctor y Albisu en el frontón de Ataun