Indarrez hasi da

Joseba Ezkurdia, tanto bat ospatzen, atzo, Legution

Joseba Ezkurdiak nagusitasun osoz irabazi dio Victor Estebani lau eta erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen lehian

Berria. Joseba Ezkurdiak indartsu ekin dio lau eta erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkari. 22-5 irabazi zion atzo Victor Estebani, Legution (Araba), eta, horri esker, garaipen bat du jada, eta lehen urratsa egin du lehen aldiz finalerdietara iristeko bidean. Bikain hasi arren, Ezkurdiaren burua ez da hurrengo neurketatik harago joango. Izan ere, aurreko bi ekitaldietan irabazi egin zuen ligaxkako estreinakoan, eta aurrera egin ezinik geratu gero, hurrengo bi partidak galdu ondoren. Ez du berriro halakorik gertatzerik nahi.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Victor
Previous Post
Jokin Altuna se anima a competir en el cuatro y medio.
Next Post
Julen Retegui remonta ante Elezkano y suma su primer punto en la liguilla (22-19)