«Indartuta irtengo naiz»

Iñaki Artola ez da osatu, eta uko egin dio igande honetan buruz buruko finala jokatzeari. Beñat Rezusta ariko da haren ordez, Jokin Altunaren aurka

Berria. Zorigaitzaren mukurua da inoizko lorpenik handiena egin eta horretaz gozatzeko aukerarik ez izatea. Bada, horixe gertatu zaio Iñaki Artolari. Aurreneko aldiz sailkatu zen Lehen Mailako final bat jokatzeko; zeinetarako, eta txapelketarik garrantzitsuenaren finalerako: buruz burukoa. Baina ez du jokatuko. Duela bi aste pasatxo Beñat Rezustari irabazi zion finalerdian eskuin sorbaldaren atzealdeko muskulu zabalean egin zuen lesioak eragotzi dio aukera eder horretaz gozatzea. Hain zuzen, Rezustak ordezkatuko du, Jokin Altunaren aurkako finalean, igandean, Bilbon.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Rezusta
Previous Post
«Ganar el Manomanista sería la leche», dice Beñat Rezusta
Next Post
«Los dos estamos a un paso de ganar la txapela más importante»