Irabaztea ohitura bat da

Joseba Ezkurdia, neke aurpegiarekin, atzoko partidan eginiko azken tantoa ospatzen

Ezkurdiak kostata irabazi dio Jakari finalerdi estu batean, eta bigarren aldiz sailkatu da lau eta erdiko finalerako. 17-7 aurreratu arren, gorriak ikusi ditu partida ixteko

Berria. Irabaztea ohitura kontua dela diote. Garaipen batek besteak dakarrela atzetik, eta asko pilatzeak konfiantza puzten duela. Eta irabaztea beti posible dela barneratzen denean zailtzen dela benetako izaera lehiakorra. Joseba Ezkurdiari asko kostatu zaio hori barneratzea, baina, partida handietan amiltzen zen pilotaria izatearen estigma kendu zuenetik, harrapakari bilakatu da. Atzokoan gorriak ikusi zituen Erik Jakari irabazteko, finalerdi bikain batean, baina aurkaria behetik gora indarka zetorrenean, eta leher eginda egon arren, tanto on pare bat jokatzeko tenple egokia aurkitu zuen. Ondorioz, bigarren urtez jarraian sailkatu da lau eta erdiko finalerako. Azaroaren 17an Nafarroa Arenan arituko da, eta gaur jakingo du zeinen aurka.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, jaka
Previous Post
Ezkurdia, a la final por la vía del sufrimiento
Next Post
Espectáculo en el Labrit: Ioseba Ezkurdia es finalista con apuros después de llevar diez tantos de ventaja