Iraungitze data, gero eta laburragoa

Iñigo Martinezek bi urte baino ez ditu izan bere dohainak erakusteko eta Aspeko 22 pilotarietatik 9k baino ez daramatzate bost urte profesionaletan

Gara. Garai hauek aproposak izaten dira amaitzear den urtean egindakoak aztertu eta hurrengo kurtsora begira jartzeko. Hala, Aspeko bulegoetan egun lantsuak izan dituzte 2019an izango duten plantilla zehazten. Eibarko enpresak atzo bertan jakinarazi zuen urtebetez luzatu dituela Julen Retegi –bera da Eibarkoekin denborarik gehien daraman pilotaria– eta Aitor Elordiren kontratuak. Era berean, Beñat Garmendiak eta Oier Etxebarriak ere badute debuterako eguna; urtarrilaren 5ean jokatuko du beasaindarrak bere lehen partida profesionaletan, Tolosan, eta egun bat beranduago etorriko zaio txanda bizkaitarrari, Astelenan. Biek, gainera, bihar Bilbon aurkeztuko den Promozio Txapelketan jokatzeko aukera izango dute.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Elordi, Retegi BI
Previous Post
Remontada milagrosa de Urruti-Larunbe
Next Post
Julen Retegik beste urtebeterako berritu du