Berria. Iker Irribarriak luzatu egin du Aspe enpresarekin zuen kontratua. Aramako aurrelariak 2020ra arte zuen kontratua, eta beste bi urterako izenpetu du: 2022 arte. «Oso pozik nago enpresak nigan erakutsi duen konfiantzagatik. Beste bi urte horiek hobetzeko eta helburu handiagoak lortzeko baliatu nahi ditut». Bestalde, Aitor Mendizabalek ere luzatu egin du kontratua, urtebetez: 2019ra arte.«Orain arteko bidetik segitu nahi dut», esan zuen.