Inoizko txapeldunik gazteena bihurtu da Irribarria, 20 urterekin. Banakakoan ere bera da txapela gazteen lortu duen pilotaria. Dizdira handirik gabeko partida jokatu dute.
Berria. Iker Irribarria eta Beñat Rezusta izan dira nagusi Bilboko pilotalekuan. Bengoetxea eta Larunbe parean ibili zaizkie hasieran, baina azkenean 14an geratu dira.