Irribarria-Rezustak zaildu egin die bidea Elezkano II.a-Zabaletari. Urrutikoetxea-Imazek azken lekuan utzi dituzte Altuna III.a-Barriola
Berria. Edozein partida eta edozein aurkari izaten da zitala txapelketa luzeetan. Baita ere berez jokoan ezer ez daukatenak sailkapenari begiratuta. Gertatzen dira erabakigarriak egoera horretan, eta galdetu bestela Elezkano II.a-Zabaleta eta Altuna III.a-Barriola bikoteei. Atzo Binakako Txapelketan gertatu zenak ondo erakusten du hori.