Pozik azaldu da pilota aukeraketan, hirugarrenez Elezkano II.a ordezkatuko duelako, etzi, Iruñean
Berria. «Enpresak berriro ere ni aukeratzea motibazio handia da. Izan ere, esan nahi du gauzak ondo egiten ari naizela, eta horrek hobetzen jarraitzeko ilusioa ematen dit». Pozik eta itxaropentsu mintzatu zen atzo Erik Jaka Aspeko aurrelaria, binakako txapelketako finalerdietako ligaxkaren azken jardunaldian Elezkano II.a ordezkatuko duelako. Zaratamoko aurrelariak min du ezkerreko eskuan. Etzi jokatuko da norgehiagoka, eta atzo jada Jakak berak aukeratu zituen pilotak, Labriten.