Jakak ez zuen esku hutsik joan nahi

Erasoan erakustaldia emanda, batez ere hasieran, play-offera kondenatu zituen Altuna-Aranguren. Laso-Albisuk 11-19koari buelta eman zioten

Gara. Sailkapenean aurrera egiteko inolako aukerarik gabe ziren arren, helburu zehatz eta jakin batekin heldu zen Erik Jaka Leitzako Amazabal pilotalekura; Baikoko elastikoarekin bere lehen garaipena lortu nahi zuen lizartzarrak, bikoteak Masters honetan gaur arte eskuratutako puntu bakarra lehen jardunaldian lortua baitzuten, Laso Tolosaren aurrelari zela. Lehen pilotakadatik nabarmena izan zen grina hori; 2020ko buruz buruko txapeldunak egindako lau tanto ikaragarrirekin hasi zen partida –denera 12 lortu zituen erakustaldia emanda; Arangurenek ere ez zuen asmatu pilotak kentzen– eta hasiera horretan lortutako abantaila horri (1-6 eta 1-8) nola edo hala eutsiz, euren helburua lortu zuten Jakak eta anoetarrak.
Etiquetas / Etiketak:
Previous Post
Jaka manda al play-off a Altuna III
Next Post
Aimar-Albisu contra Elezkano II-Rezusta, en el homenaje a Dañobeitia