Jakak gorrien hasiera okerra zuzendu du

Mariezkurrena II.a oso gaizki hasi da eta 0-9 egindute ihes Peio Etxeberriak eta Martijak. Berriozarkoatzelaria zuzentzean, baina, Lizartzakoak aurrean asmatu eta 7-12tik 22-14ra joan dira Baikokoak

Gara. Erik Jakak badu eskarmentua eta badu lehiakor izatearen bertutea. Bere gaitasun horiei esker, Mariezkurrena II.arekin osatzen duen bikoteak Binakako Txapelketako bigarren puntua lortu zuen atzo Peio Etxeberria eta Martijaren aurka Logroñoko Adarragan, partiduaren hasieran 0-9 galtzen joan baziren ere. Urdinek behera egin bezala egin zuten gorantz gorriek, eta aurreneko atseden luzetik aurrera, batez ere Mariezkurrenaren ahala atzeko koadroetan nagusitzen hasi zenetik aurrera, Lizartzakoa gai izan zen Baikoko bikotearen hasiera petrala zuzentzeko.
Etiquetas / Etiketak: Martija, p etxeberria
Previous Post
Ezkurdia y Tolosa se enfrentan a Peña II y Albisu en el Ederrena de Urretxu
Next Post
«Haserre puntu bat badut, partidetatik errazegi irten naiz»