Jakak jarri dio azken puntua Artolak garatutako gidoiari

Txapelketako partidarik piloteatuenean, denera 370 pilotakada gurutzatu dituzte, alegiarrak eraman du gehienean ekimena, markagailuan bezala jokoan ere, baina 15-18 aurreratu ostean eskura zuen garaipena ixteko inspirazioa falta izan zaio

Amildegi ertzean jokatzea gustuko duen pilotaria da Erik Jaka, kale edo bale jokatu behar denean hazi egiten den horietakoa, eta horrek eman zion atzo finalerdietarako txartela. Atzokoan, ordea, lizartzarrak baino, Artolak eraman zuen lehia mugara, partida oso fisikoa eta gogorra bihurtuta. Aldiz, alegiarrak ez zuen gidoia ixten asmatu, azken txanpan amaitzeko inspiraziorik ez zuen izan –airez ez zuen tanto bakar bat ere bukatu– eta Erik Jakak jarri zion azken puntua Bilboko agoniari.

Leer más | Guztia irakurri: https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2022-05-09/hemeroteca_articles/jakak-jarri-dio-azken-puntua-artolak-garatutako-gidoiari

Etiquetas / Etiketak: Artola, jaka
Previous Post
Jaka gana por la mínima y regresa a las semifinales del Manomanista
Next Post
Jaka ante Ezkurdia en Eibar