Jakak tokia eskatu du

(Berria). Lizartzakoak Zabaletaren agintea baliatu du erakustaldia emateko. Hamabost tanto egin ditu. Altuna eta Barriola ezinean aritu dira

Aukerak baliatzen jakin behar da bizitzan, eta, bide batez, kirolean. Inoiz ezin da jakin ahala erakusteko aukera noiz iritsiko den berriz, eta jasotzen den oro ustiatu behar da. Erik Jakak hori egin zuen atzo, Mungian, eta, ordezkoa izan arren, berak jaso zituen ia txalo guztiak. Lizartzako aurrelariak ondo baliatu zuen Jose Javier Zabaletaren piloteoko agintea, eta hamalau tanto egin zituen jokoan. «Gaur denak sartu dira», esan zuen, seguru asko profesionaletan jokatu zuen partidarik onenaren amaieran. Garaipenari esker, Elezkano-Zabaleta lau garaipen dituztenen tropelean sartu dira.

Albiste osoa irakurtzeko sakatu hemen

Etiquetas / Etiketak: jaka, Parejas
Previous Post
Sailkapenaren zain
Next Post
Jaka y Zabaleta, intratables en Mungia (22-5)