Jokatu egingo du

Oinatz Bengoetxeak proba egin du hatza osatu zaion edo ez jakiteko, eta balekoa izan da proba; beraz, Victor Estebanen aurka ariko da

Berria. artida egongo da igandean, Logroñon (Espainia). Oinatz Bengoetxea Adarragara joango da, Victor Estebani irabazi eta Lau eta erdiko Txapelketako finalerdietarako sailkatzeko asmoz. Zalantza zegoen leitzarrak jokatu ahal izango zuen, min hartu baitzuen Danel Elezkanoren aurkako neurketan. Haustura txiki bat egin zuen eskuin eskuko hatz erakuslearen puntan. Zaila zirudien garaiz osatzea, astebete bakarrik baitzuen sendatzeko. Baina gogorra da Bengoetxea VI.a, eta sufritzaile petoa ere bai. Atzo erakutsi zuen berriz ere. Proba egin zuen atzo pilota aukeraketan, eta, nahiz eta «oraindik» mina zuela aitortu, jokatzea erabaki zuen.

Gehiago irakurri

Previous Post
Urrutikoetxea-Artola y regreso de Irribarria
Next Post
Media entrada asegurada para el Ezkurdia-Altuna III