Jokin Altuna edo nola apurtu Zabaletaren aurkako partida bat aurreko koadroetatik

Partida luze eta bikain batean, amezketarrak eta egunetik egunera goi mailan egonkortzen ari den Xabi Tolosak liderrei lehen porrota eragin diete Bilbon (22-21)

Txapel edo garaipenez harago, edozein kiroletan ondare bat uztea izaten da izarrak profesional bikainetatik bereizten dituena. Binakako honetan edozein gauza gerta daiteke oraindik, baina Jokin Altunak momentuz utzi du bere aletxoa. Ordu eta erdiz gorako partida bat txokoan egindako dejada milimetriko batekin amaitzea ez dago ia inoren esku, baina amezketarra txapelketa honetan egiren ari dena pausu bat harago doala esan genezake. Hasteko, orain artekoa ikusita ezinezkoa irudien muga pasa du, Zabaleta on baten aurka partida aurreko koadroetatik haustea. Hori aukeratu batzuk baino ezin dezakete egin, eta Jokin Altuna horietako bat da.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Elordi, Tolosa, Zabaleta
Previous Post
Altuna III despliega su magia para apagar a los líderes del Parejas
Next Post
Cuanto más difícil, mejor Altuna III