Jokin Altuna finalean izango da, Ezkurdiari irabazi ondoren

Amezketarrak buruz buruko hirugarren txapela irabazteko aukera izango du ekainaren 4ean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Bere aurkaria zein izango den bihar jakingo da, Dario eta Elordiren arteko finalerdian.

22-12 irabazi dio Altuna III.ak Ezkurdiari, Iruñeko Labrit pilotalekuan. 228 pilotakadako partida jokatu dute Aspeko bi aurrelariek. Finaleko txartela zegoen jokoan, eta beste behin, laugarren aldiz, nafarra aukerarik gabe utzi du amezketarrak.

Altuna III.aren laugarren finala izango da Bilbokoa. Orain arte hiru jokatu eta bi irabazi ditu. Beraz, bi aste barru hirugarren txapela irabazteko ametsa izango du buruan Tolosaldeko aurrelariak.

+ info: https://ataria.eus/amezketa/1684604357862-jokin-altuna-finalean-izango-da-ezkurdiari-irabazi-ondoren.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, ezkurdia
Previous Post
Altuna difumina a Joseba
Next Post
Markatutako ibilbideari leialago, bere laugarren finalean da Jokin Altuna