Julen Martija, eguraldi txarrari aurpegi ona jarriz

«Jokoz eta, nik uste ongi gaudela, baina burua batzuetan ez dago ongi», azaldu zuen Aspeko atzelariak.

Gara. Iazkoaren aldean, negu gorria izaten ari da aurtengoa Julen Martijarentzat. Iaz garai honetan dena zen lore, garaipen eta laudorio, baina bigarren urtea lehenengoa baino askoz zailagoa ari zaio suertatzen Etxeberrikoari, nahiz eta aldamenean bikote bera izan. Albisu bikain baten aurka, gaindituta egon zen zeharo pasa den igandean Bilbon eta igandeko Tolosako partidak ez du askoz itxura hoberik beretzat, Irribarria-Zabaleta jotzaile izugarriak bere bila joango direlako, baina atzelari gazteak nahiago du aurrera begiratu eta eguraldi txarrari aurpegi ona jarri, gerta dakiokeenaren beldur egotea baino.

Leer más

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Martija
Previous Post
Con el agua al cuello, como de costumbre
Next Post
Ezkurdiak eta Galarzak irabazi beharra dute gaur, Hendaian