Konplizitatea erabatekoa da amezketarraren eta etxeberritarraren artean. Aurtengoa elkarrekin jokatu duten laugarren Binakakoa. Lehen bietan finalerdietatik ez zuten aurrera egiterik izan, baina orduan «elkarrekin txapeldun izango zirela» egindako promesa beteta, errepikatzeko asmo irmoa agertu dute erraza izan ez den txapelketa honetan.