Kemena eta ezina

Unai Laso, pilota jotzear, Joseba Ezkurdia begira duela, atzo, Bilbon

Joseba Ezkudiak 22-21 irabazi dio Unai Lasori, 13-21 galduz joan ondoren. Aspekoak urrats handia egin du finalerdiak jokatzeko

Berria. Nekez ahaztuko dute Joseba Ezkurdiak eta Unai Lasok atzo Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako partida. Ezkurdiak ia galdua zuen partida irabazi baitzuen. Lasok, aldiz, ia irabazia zuen neurketa galdu baitzuen. 22-21 nagusitu zen Aspekoa, 13-21 galduz joan ondoren. «13-21ekoarekin norbaiti entzun diot Lasok jada egina zuela, eta horrek sekulako amorrua eman dit», zioen Ezkurdiak partida amaitutakoan. Pozaren eta kemenaren irudia zen. Nekez irabaziko du beste partidarik horren gaizki jokatuta. «Gehiegi fidatu naiz. Ezkurdiak tanto batzuk egin dizkit, urduri jarri naiz, eta hutsak egiten hasi naiz. Garesti ordaindu dut. Jota nago». Atsekabearen eta ezinaren irudia zen Laso. Nekez galduko du beste neurketarik hain ondo jokatuta. Ikasi du lezioa, modu krudelean: partidak errematatu egin behar dira, bestela, akabo.

Gehiago irakurri

Previous Post
22-21: Gran remontada de Ezkurdia en el Bizkaia
Next Post
Jaka-Altuna III, hoy en la reapertura del Astelena de Eibar