Kirol egokituko pilota jaialdia Astelenan

Eibarko Klub Deportiboko Pilota Batzordeak datorren otsailaren 23rako (ostirala) pilota jaialdi berezia antolatu du Astelena frontoian,19:00etatik aurrera. Ekimen berezia izango da, bi modalitate eta hiru kategoria ezberdinetako partidak izango direlako ikusgai bertan.

Aipagarriena, akaso, Gipuzkoako Federazioaren kirol egokituko gomazko pilotako palazko jokalarien arteko partida izango da. Kirol-modalitate berezia da horrako hori; guztiz inklusiboa baita, eta edonork har dezakeelako parte bertan. Izan ere, modalitate honetan, urritasun fisikoa duten eta ez duten kirolariak aritzen dira, neska zein mutil.

Bestalde, eskuz binakako partida ere izango dira. Udaberri txapelketaren barruan jokatuko den Eibarko eta Oñatiko pilotarien norgehiagoka batetik, eta Pilota Eskolako ikasleen arteko eskuz binakako partida bestetik. Hona hemen kartela:

  1. PARTIDA. Udaberri torneoa, eskuz binakakoa: Eibar-Oñati (Federatuak).

NARBAIZA/ AGIRRESAROBE VS PÉREZ/ESCALERO

  1. PARTIDA: Gurpil-aulkien gaineko gomazko pilotazko pala-partida (Donostialdea, federatuak)

LASA / LIZASO VS QUESADA / NABARIDAS

  1. PARTIDA: Eskuz binakakoa, Eibarko Pilota Eskola

ORUEZABAL/ SEGUROLA VS IBARRA/ GISASOLA

Arratsaldeko 7etan hasiko da jaialdia. Sarrera debalde da.

Previous Post
La revelación se llama Martija
Next Post
Tercer duelo Altuna III vs Irribarria en el Astelena