Konfiantza, antidotorik onena

Julen Martijak «deseroso» ekin zion binakakoari, eta hori emaitzetan islatu zen. Aitortu duenez, Jokin Altunarekin jokatzeak «presioa» eragin zion. Halere, azken hiru lehiak irabazita, behetik gora doaz

Berria. Galtzea ez da inorentzat gustagarria izaten. Ezta Julen Martijarentzat ere (Etxeberri, Nafarroa, 1997). Jokin Altunarekin batera lehen bost partidetatik hirutan galdu ondoren, azken hiruak irabazi dituzte. «Badago aldea», atera zaio barrutik Aspeko pilotariari. «Binakakoaren aurretik jokatutako partidetan gustura aritu nintzen arren, txapelketako hasierako lehietan ez nintzen eroso sentitzen». Zer dela eta? Honela arrazoitu du Etxeberrikoak: «Altunarekin jokatzeak presioa eragiten dizu; guztiok baitakigu zer-nolako aurrelari puska den». Martija soilik ez da gozakaitz aritu; Amezketakoari ere kosta egin zaio lau eta erditik binakakorako aldaketa egitea. Bat dator haren bikotekidea: «Diziplina aldatzen denean, zaila izaten da hasieran neurria hartzea».

Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/paperekoa/1996/020/001/2022-01-12/konfiantza-antidotorik-onena.htm.

Etiquetas / Etiketak: Martija
Previous Post
El festival del sábado en Zumaia (17.00) no será televisado
Next Post
El Campeonato de Parejas, un respiro para Buñuel