Konfiantza kontua

Joseba Ezkurdia, pilota ezkerrez astintzeko prestatzen, Masters torneoko finalean. Igandean Nafarroa Arena pilotalekura itzuliko da

Joseba Ezkurdiaren azken urteko gorakada aztertu dute bere lan multzoko kideek. Binakako txapelketari eta kontzentrazio teknikei esker arlo psikologikoan emaniko aurrerapausoa nabarmendu dute. Partidak, baina, ez ditu buruak bakarrik irabazten, eta lan fisikorako jarrera ona goratu dute.

Berria. Elastikoan izen bera agertzen da, zortzi letra berberak ordena berean ezarriak. Ezkurdia da, Joseba lagunentzat, baina beste bat dirudi, aldatu egin da. Pilotazaleek 2018an gehien errepikatutako esaldia da: «Zer egin diote Ezkurdiari?». Amaiera estuetan itotzen zen pilotari indartsuak iraganeko pertsonaia bat dirudi, azken hilabeteetan oso lehiakor den beste batek darama haren atorra. «Ezustekoa eman duela entzuten ari naiz, baina ez nator bat, Joseba debutatu zuenetik egon da goian. Baina egia da garaipen handi bat falta zitzaiola, eta binakakoa txapela irabazteak bultzada eman dio konfiantzan. Baina bera beti egon da hor; orain, baina, irabaztearen pausoa eman du». Jokin Etxaniz Aspeko zuzendari teknikoaren aldarria da, ziur asko, azken urteetan pilotalekuan Ezkurdiarekin denbora gehien pasatu duen pertsonarena.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, ezkurdia
Previous Post
Ekaitz Saralegi: «Jokin Altuna es dulce en el trato, pero en los partidos saca su genio»
Next Post
Bienvenidos al teatro de sus sueños