Irribarria-Rezustak gora begirako garaipen bat nahi dute eta Urrutikoetxea-Arangurenek, azken bi postuei ihes egiteko puntua
Gara. Binakako aurtengo txapelketa aspaldiko orekatuena bada ere, azken txanpan sartura, bikote bakoitzak badaki, gutxi gora behera, zein den bere helburua azken lau jardunaldi hauetan. Duela bi aste puntutan berdinduta baziren ere, gaur gaurkoz, Irribarria-Rezustaren helburuak oso desberdinak dira; Aspekoek, azken bi asteetan garaipen handiak lortu ostean, bi lehen postuetarako lehian sartura egon nahi duten bitartean, kontrako bidea eginda, azken bi postuetatik ihes egitea da azken hiru partidak galdu dituzten Urrutikoetxea-Arangurenen erronka eta igandean jokatuko duten partidaren galtzaileak askoz urrunago izango du bere helmuga.