Korapiloa estututa, dena dago argitzeko

Zazpigarren puntua batuta, Altuna III.a-Martija finalerdiei begira jarri dira. Ezkurdia-Zabaletak pauso garrantzitsua eman dute 22-21 irabazita

Berria. Ez dago gehiago eskatzerik. Gaurko partidaren faltan, hiru jardunaldi baino ez ditu faltako Binakako Txapelketak lehen ligaxka amaitzeko, eta argitzeko dago dena. Herenegun, Irribarria-Jaunarenari irabazita, finalerdietan dira matematikoki Elezkano II.a- Rezusta. Oso litekeena da Aspeko beste bikote bat ere lau onenetan izatea, horretarako aurrerapauso nabarmena eman baitzuten atzo Altuna III.ak-Martijak, Urrutikoetxea-Untoria 22-11 mendean hartuta. Hortik aurrera, saltsa da nagusi. Olaizola II.a-Imazi tanto bakar batez irabazita, Ezkurdia-Zabaleta lehia betean sartu dira, eta dagoeneko berdindu dituzte sailkapenean Olaizola II.a eta Imaz. Hots, atzetik dituzten bikote gehienak ere bizirik daude.

Gehiago irakurri

Previous Post
Altuna III patenta otra dejada
Next Post
Épico triunfo de Ezkurdia-Zabaleta contra Olaizola II-Imaz en el Labrit (21-22)