Lan onari saria

Aitor Aranguren «oso eskertuta» dago Baiko Pilotarekin, eman dion aukeragatik. Barneratua du Erik Jakak eta Jose Javier Zabaletak bere hutsa bilatuko dutela, eta «sufritu» egingo duela. Baina «prest» da

Berria. Muturrek elkartzeko joera dute. Argi geratu da hori Aimar Olaizolaren eta Aitor Arangurenen kasuan (Aginaga, Gipuzkoa, 2000). Lehenak 40 urte ditu, eta lehian ari den pilotaririk helduena da. Bigarrenak, berriz, 19 urte ditu, eta gazteenen artean bigarrena da —Julen Egiguren bi hilabete gazteagoa da—. Aranguren jaio zenerako, Olaizola II.ak ia bi urte zeramatzan profesionaletan jokatzen, eta txapel bat irabazia zuen: 1999ko Bigarren Mailako buruz burukoa. Ia hogei urte geroago egin zuen debuta aginagarrak, 2018ko ekainaren 23an, Tolosan (Gipuzkoa). 18 urte besterik ez zituen, eta, horren egun seinalatuan, goizuetarra izan zuen bikotekide. «Nire kirol ibilbideko unerik berezienetan izan dut ondoan Aimar, eta ez da kasualitatea. Nire idoloa da, eta plazera da harekin jokatzea; oso berezia da», aitortu du Arangurenek.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: jaka, Zabaleta
Previous Post
El tren para semifinales pasa por Bilbao
Next Post
Aimar Olaizola lleva dos horas más de campeonato que Erik Jaka