Aurrelari arabarrak ikuskizuna eskaini du Tolosan, eta, Rezustarekin bikotea osatuz, 20-22 nagusitu da Altuna eta Iztuetaren aurka
Ez da ohikoa irailaren 1ean Tolosako Beotibar pilotalekuan profesionalen jaialdia programatzea. Baina jendeak ongi erantzun zuen, seguruenik Iztueta herriko semeak jokatzen zuelako eta Altuna eta Artolaren arteko gipuzkoarren lehiak beti erakartzen dituelako inguruko zaleak. Azkenean Iñaki Artolak ezin izan zuen jokatu, ezker izterrean min hartuta, baina bere ordez aritu zen Iker Larrazabalek sekulako partida jokatu zuen eta puntu garrantzitsua eskuratzen lagundu zion alegiarrak eta Rezustak Caixabank Mastersean osatzen duten bikoteari.