Larunbe garaiz iritsi da erreskatera

Galdakoztarrak partida handia egin du, eta bigarren puntua lortu du amaierako 12-1eko partzialari esker. Bengoetxeak txokotik zabalera sakatu du partida osoan

Berria. Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Larunbek estu elkar besarkatu zuten partidaren amaieran. Astelena lepo bete zuten 1.200 ikusleen aurrean izan zuten ageriko adiskidetasun keinua. Ez zen gutxiagorako, biek ondo baitzekiten zein garrantzitsua zen irabaztea, edo, beste modu batera esanda, zein gogorra zatekeen galtzea. Egia da oraindik zortzi partida falta direla ligaxka amaitzeko, baina, atzo galdu izan balute, garaipen bat duen bikote bakarra ziratekeen, eta bigarren itzuli ia perfektua egin beharko zuketen finalerdietarako sailkatzeko.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Bengoetxea vi, Larunbe, Martija
Previous Post
Aretxabaleta se someterá a una resonancia
Next Post
Las estrellas del mañana competirán en el Parejas de Promoción