Lasaitzeko puntua

Irribarriak eta Rezustak 22-17 irabazi diete Laso eta Imazi Labriten, Iruñean, eta kanporaketen lehiarako sailkatu da Aspeko bikotea.

Asko zegoen jokoan, eta lasaitu ederra hartuta amaitu zuten partida Irribarriak eta Rezustak atzo, Iruñeko Labriten. Ez zen gutxiagorako, binakako txapelketako kanporaketak jokatzeko falta zitzaien puntua eskuratu baitzuten, Lasori eta Eskirozi 22 eta 17 irabazita. Ordezko lanetan arituagatik, lan duina egin zuen Irribarriak, eta Rezustak bikain lagundurik ez zuen hutsik egin Aspeko bikoteak. Hasi eta buka aurretik ibili ziren. Komeria dezente izan zituzten azkenean garaipena eskuratzeko, baina merezita izango dira kanporaketen lehian Peio Etxeberria eta Rezusta. Lasok eta Imazek, berriz, oraindik ez dute matematikoki eskuratu helburu hori.

+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1958/029/001/2023-02-19/lasaitzeko-puntua.htm.

Etiquetas / Etiketak: eskliroz, Irribarria, Laso, Rezusta
Previous Post
Irribarria se suma con nota a la causa de un Rezusta enorme
Next Post
«Aukerarik onena nire pilota ibilbideko momenturik onenean iritsi zait»