Laso eta Albisu, finalerdietara

Oso partida sendoa eta serioa jokatu dute Altuna III.a eta Ladis Galartzaren aurka Eibarren, eta estutasun handirik gabe lortu dute saria (22-15). Horrenbestez, Baiko eta Aspe enpresek bina bikote izango dituzte finalaurrekoetako ligaxkan. Datorren larunbatean hasiko da.

Berria. Osatuta dago Binakako Txapelketako finalerdietako koadroa: azkeneko bikotea sailkatzen Laso-Albisu izan da. Irabazi egin diete gaur Eibarren Altuna III-a-Ladis Galartzari (22-15), eta bat egingo dute finalaren atariko ligaxkan Jaka-Zabaleta, Ezkurdia-Martija eta atzo sailkatu zen Olaizola II-a-Urrutikoetxea bikoteekin. Horrenbestez, Baiko eta Aspe enpresek bina ordezkari izango dituzte finalaurrekoetan.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Albisu, altuna III, ladis galarza, Laso
Previous Post
Laso y Albisu se ganan la continuidad
Next Post
Jaka-Zabaletak larunbatean jokatuko dute Labriten, Ezkurdia-Martijaren aurka