Zenotzeko aurrelaria ez da erabat osatu eta atzelari ataundarra ere ez dago larunbatean jokatzeko moduan. Laso-Salaverri II izango da beraz Danel Elezkano eta Jon Mariezkurrenak osatutako bikotearen aurkaria neurketa erabakigarrian
Gara. Larunbatean Zierbenan jokatuko den Caixabank Masterseko play-offetako lehen partidak aldaketa nabarmenak jasango ditu. Nahiz eta hasiera batean Peio Etxeberria osatu zela zirudien, azkenean Zenotzeko aurrelariak ezin izango du jokatu eta bere lekua Unai Lasok hartuko du.