Amezketarra zortzi finaletan izan da jarraian, baina bi nafarrek jokatuko dute bi aste barru lau eta erdiko txapelketako finala: Lasok eta Etxeberriak
Jokin Altuna ez da aurten lau eta erdiko txapelketaren finalean izango. Unai Lasok finalerdietan irabazi dio, eta finaletik kanpo utzi du Amezketako pilotari handia; zortzi finaletan izan da jarraian, baina hurrengoa nafarren artekoa izango da, Lasok finalean Peio Etxeberria izango baitu aurkari. Ligaxkako bigarren jardunaldian elkarren aurka jokatu zuten bi horiek: partida gogorra izan zen, eta Etxeberriak irabazi zuen. Bi aste barru jokatuko da finala.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/lasok-finaletik-kanpo-utzi-du-altuna-14-22-irabazita_2133310_102.html.