Lau pilotariek merezi zuten norgehiagoka

Bihar jokatuko dute Baikoko pilotarien greba zela-eta jokatu ez zen binakako finalerdia: Ezkurdia-Martija, Agirre-Albisuren aurka

Berria. Koronabirusak eraginda aurrena, eta Baikoko kirolarien grebak gero, aurtengo binakako txapelketan tantaka jokatu dira norgehiagokak: martxoan bat, urrian hurrengoa… Azkenean, atzerapenak eta epaitegiak tarteko, bihar jokatuko da hainbeste zeresan eman zuen bigarren finalerdia, Bilboko Bizkaia Frontoian (22:15, ETB1). Nor baino nor gehiago ariko dira Ezkurdia eta Martija, Agirreren eta Albisuren kontra. Atzoko pilota aukeraketan, pilotariek aitortu zuten azken hilabeteetan erritmoa galduta ibili direla, baina «gogotsu» daude.
Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Martija
Previous Post
Ezkurdia-Martija y Agirre-Albisu jugarán el viernes la semifinal del Parejas que no se jugó por la huelga
Next Post
Nueve largos meses de espera merecen la pena