Laurak sartzea lortu du Aspek

Peio Etxeberriak 22-2 hartu du mendean Jon Alberdi, eta final-laurdenetarako sailkatu da

Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketak biribilak izan dira Asperentzat. Lau pilotari zituen bertan, eta laurak sartu ditu final-laurdenetako ligaxkan. Ostiralean, Aitor Elordi sailkatu zen; larunbatean, Danel Elezkano; igandean, Dario Gomez, eta, atzo, Peio Etxeberria. Zenozko aurrelaria nagusitasunez gailendu zitzaion Jon Alberdiri: 22-2. Partida nahi bezala eraman zuen, eta azpeitiarrak ezin izan zuen ezer egin. Hala, Baikoko bi pilotari baino ez dira arituko ligaxkan: Unai Laso eta Erik Jaka.

+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1879/018/001/2023-04-11/laurak-sartzea-lortu-du-aspek.htm.

Previous Post
Peio Etxeberria, iazko arantza kendu, eta final-laurdenetan izango da
Next Post
Arranca el Manomanista de Promoción 2023