Lehen egunetik tinko heldu diote aginte makilari

Irribarriak partida bikain batekin uxatu ditu azkenaldiko zalantzak eta Zabaletak ondo heldu dio partidari

Gara. Gutxi dira, batere ez esatearren, Binakako finalerako bidea Irribarria eta Zabaletak bezain garbi duten bikoteak. Duten ahalmenarekin, Aramakoak eta Etxarrengoak badakite kantxan agintzeko gai diren egunean inork gutxik egin diezaiekeela aurre, eta parean izan ditzaketen aurkaririk zailenetakoen aurrean, aginte makila eskuetan hartuta ekin zioten txapelketari Bergaran. Iazko txapeldunordeak, Elezkano eta Rezusta, partida osoan defentsa lanetan aritzera behartu zituzten urdinek eta, partida erdira arte-edo, hamahirunakoa izan zen azken berdinketa. Eustea lortu zuten arren, azken txanpan bandera zuria astindu zuten, aurkarien nagusitasuna onartuz.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, Irribarria, Rezusta, Zabaleta
Previous Post
Inicio poderoso de Irribarria y Zabaleta (15-22)
Next Post
Combinación de Poder