Lesiotik osatu eta Ogetan arituko da bihar Altuna IIIa

Pilotari amezketarrak Rezustarekin batera, Ezkurdia eta Zabaletaren aurka jokatuko du bihar Andre Maria Zuriaren Torneoko finalerdia.

Altuna IIIa bihar itzuliko da Ogeta pilotalekura Andre Maria Zuriaren Torneoko finalerdia jokatzeko. Amezketako aurrelariak proba bat egin du gaur Leitzan eta entrenamenduaren amaieran jokatzeko moduan dagoela aitortu du. Aurreko ostiralean ezkerreko sorbaldan min hartu zuen Getarian eta geldi eman ditu egun batzuk pilotari amezketarrak.  Altuna IIIa eta Rezusta Ezkurdia eta Zabaletaren aurka lehiatuko dira bihar udako jaialdien egutegiko final garrantzitsuenetako batean tokia lortzeko.

Content retrieved from: https://ataria.eus/amezketa/1659795591294-lesiotik-osatu-eta-ogetan-arituko-da-bihar-altuna-iiia.

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Previous Post
Altuna III se apunta al torneo de La Blanca
Next Post
Jokin Altuna jugará La Blanca