Maria Sanchez Madoz: «Garrantzitsua da frontoia bezalako eremu maskulino bat hartzea»

Maria Sanchez Madoz pilota epaile profesionala, Aretako frontoian

Bi emakume baino ez dabiltza epaile profesionaletan: Maria Sanchez eta Irene Ortiz. Sanchez aritu da lau eta erdikoan. «Garrantzitsua da emakumeok ardura postuetan egotea».

Maria Sanchez Madozek (Laudio, Araba, 1996) muturreraino eraman du etxeko zaletasunik handiena: pilota. Pilotari izan da, entrenatzaile ere bai, eta, duela zortzi urte, epaile dabil, azken bost urteetan profesionaletan. «Beti izan naiz zoriontsu frontoian, eta epaile izatea pilotaz gozatzeko beste modu bat da».

Zergatik pilota epaile?
Etxean beti izan dugu afizio handia pilotarako. Ni 8 urterekin hasi nintzen esku pilotan, herriko klubean, Herriarenean. Ni nintzen neska bakarra. Handik urtebetera,

beste hiru batu zitzaizkidan. 12 urte egin arte aritu ginen, Arabako Federazioak esan zigun arte ezin ginela mutilekin lehiatu; hau da, ez zegoela tokirik guretzat. Palan hasi ginen. Zoritxarrez, lehen ohikoa zen hori. Ni hainbat urtez aritu nintzen palan, baina lesionatu, eta utzi egin nuen. Orduan hasi nintzen epaile; frontoiarekin nuen loturari eusteko modua zen. 2016an hasi nintzen afizionatuetan, eta 2019an profesionaletan.

Previous Post
La final del acotado más incierta
Next Post
El 20º campeón de la ‘jaula’