Master Caixabank txapelketako bi pilota partida izango dira hilaren 17an Izarraitz pilotalekuan

Master Caixabank txapelketako bi pilota partida izango dira hilaren 17an Izarraitz pilotalekuan

Datorren ostiralean, hilak 17, bi pilota partida ikusteko aukera izango da Izarraitz pilotalekuan. Batetik, Alberdik eta Larunbek Egiguren V.aren eta Ladis Galarzaren aurka jokatuko dute partida; eta bestetik, Ezkurdiak eta Arangurenek Altuna III.aren eta Imazen aurka neurtuko dituzte indarrak.

Uztarria. Master Caixabank txapelketako bi pilota partida jokatuko dituzte datorren ostiralean, hilak 17, Izarraitz pilotalekuan, 22:15etik aurrera. Gainera, Alberdi eta Egiguren V.a azpeitiarrek elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak partida horietako batean; Alberdik Larunbe izango du bikote, eta Egiguren V.ak, Ladis Galarza. Partida estelarrean, aldiz, Ezkurdia eta Aranguren Altuna III.aren eta Imazen aurka arituko dira nor baino nor gehiago. Sarrerak salgai daude dagoeneko sarean.

Gehiago irakurri

Previous Post
22-19: Ezkurdia y Aranguren suman su segundo triunfo en Larrabetzu
Next Post
Fiesta de delanteros en Larrabetzu