«Minik ez, baina besoa ezgai nuen»

Eskuin besoko nerbioa hautsita, ia bost hilabete eman ditu Jon Ander Peñak kantxetatik at, baina larunbatean utzi zuen amesgaitzoa atzean Ceniceron

Gara. Gutxitan utziko zuen 22-11 galdutako partida batek larunbatean Ceniceron Jon Ander Peñari utzitakoa bezalako gustu ederrik. Normala denez, gusturago itzuliko zen Tolosara garaipena eskuratuta, baina pasatutakoak pasatuta, pozik egoteko moduan da pilotari gipuzkoarra. Izan ere, eskuin besoko nerbioan izandako haustura baten ostean, bost hilabete eman behar izan ditu kantxetatik kanpo eta gorriak ikusi eta gero, bere burua berriz ere kantxan lehiatzen ikustea handia izan da Peñarentzat. «Larunbatekoa debut baten modukoa izan da niretzat», aitortu zion atzo GARAri.

Gehiago irakurri

Previous Post
El verano busca a su dueño
Next Post
La fábrica de sueños, otra vez en marcha