Federazioek zuten haserrea, Nafarroa Arenaren irekitzea… Gai askori heldu die kargura iritsi zenetik Goñik, pixkanaka ari da guztiak bideratzen
Berria. Legegintzaldi erdia egitera doa Ruben Goñi Nafarroako Gobernuko Kirol zuzendari gisa (Iruñea, 1982). Argi utzi du Nafarroa Arena puntualki irekiko dela, eta ez diela eragingo herrialdeko beste kirol azpiegiturei. Goi mailako zein harrobiko kirola egoera onean ikusten du. Baina erronkak ez zaizkio falta: Emakumea eta Kirola Plana garatzea, eta tokiko kirola sustatzea dira horietako bi.