Etzi hasiko da Lau eta Erdiko Txapelketa, Mallabian, eta azaroaren 14an jokatuko da finala, Bilbon. Ligaxka izango da final-laurdenetan, eta, azken txapelketa nagusietan ez bezala, ikusleak izango dira
Berria. Osasun egoerak hobera egin ahala, normaltasunera bueltatzen ari da kirol lehia. Iaz, koronabirusaren pandemiak lehenbizi eta Baiko enpresako pilotarien lan gatazkak ondoren, hankaz gora jarri zuten esku pilota profesionalaren egutegia. Ezohikoa izan zen erabat, eta hiru txapelketa nagusiei eragin zien bete-betean.